Hartzen den bakoitzean bi orduz erabil daiteke gehienez. Lehenengo 60 minutuetan kostua 0,15€-koa da bizikleta estandarretan, eta 0,30€-koa elektrikoetan. 61. eta 120. minutuen artean kostua 0,30€-koa da bizikleta estandarretan, eta 0,60€-koa elektrikoetan.
Behar baino denbora gehiago egoteagatik penalizazioak egongo dira: ordu edo frakzioko 2€ bizikleta estandarretan eta 3€ elektrikoetan.
Urteko kuota (urtarriletik abendura) 12€-koa da, 3€-ko fidantzarekin.
Txartela galdu edo apurtzeagatiko penalizazioa 3€-koa izango da.